Euskal Herrian hogeita sei urte eta Arabako Oiongo Ramiro de Maeztu eskola publikoan hamabost urte lanean igaro ondoren, ez nuen lur honetatik joan nahi nire agur beroa eman gabe eta horretarako web orri bat prestatu nuen nire lan preziatuenak guztien eskura utziz. Aipatutako lan horietako batzu berriro web orri honetan jarri nahi izan ditut:
- Jclic progamaz egindako aplikazioak . Oionen Lehen Hezkuntzan, A ereduan, euskara espezifiko lan egin nuen. Klaseak emateko Santillanaren Bene-Benetan metodoa erabiltzen nuen eta metodo honetan oinarrituta, Klik programa erabiliz, aplikazio informatiko batzuk sortu nituen.
- Textu batzu pdf formatoan: Aplikazioaz gain, goian aipatutako metodoa lantzeko irakurketak, galdera sortak, abestiak...
- Ingurugiro heziketa atalean, Enkarni Geñuren Erreka Mari ipuinean oinarrituta, ura Ingurugiro Hezitetaren ikuspuntik lantzeko beste aplikazio informatiko bat jarri dut. Aplikazio hau elkarlanaren emaitza da. Natividad Rosales lankide eta lagunarekin ilusioa eta lan orduak konpartitu nituen lan hau garatzeko.